carpa

DURANGOKO PASIOAREN EDIZIO BERRIA

Durangoko Pasioak, Euskadiko Aste Santuko emanaldirik esanguratsuenetako batek, 30. edizioa ospatu du 2025eko apirilaren 16, 17 eta 18an Santa Ana plazan.

Juan de Iciar Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldi hau, eszenatokian eta antolaketan parte hartzen duten 120 boluntario baino gehiagoren dedikazioari esker da posible.
Durangoko komunitatea buru-belarri sartzen da ekitaldi honetan, bere dedikazioa eta ahalegin kolektiboa islatuz. Juan de Iciar Kultur Elkarteak, Pasioa antolatzen duenak, bere esker ona adierazi die urtez urte antzezpen hau posible egiten duten partaide eta laguntzaile guztiei.

Foto: Periódico DEIA

 

Durangoko komunitatea buru-belarri sartzen da ekitaldi honetan, bere dedikazioa eta ahalegin kolektiboa islatuz. Juan de Iciar Kultur Elkarteak, Pasioa antolatzen duenak, bere esker ona adierazi die urtez urte antzezpen hau posible egiten duten partaide eta laguntzaile guztiei.

Emanaldien datei eta xehetasunei buruzko informazio eguneratua lortzeko, Durangoko Pasioaren webgune ofiziala bisitatzea gomendatzen da: durangokopasinoa.com
Ez galdu tradizioa, artea eta komunitatea uztartzen dituen esperientzia paregabe hau!

 

Bideoa: Durangoko Udala

 

Leer más
Etxekit Instagram

ETXEKITEK SARE SOZIAL BERRI BAT GEHITU DU: INSTAGRAM

Etxekiten badakigu sare sozialen garrantziaz; edukia sortzeko, partekatzeko, zabaltzeko eta jendearekin konektatzeko aukera ematen digute.

Gure webgunearen osagarri diren espazio hauek «erakusleiho birtual» moduko bat izan nahi dute. Bere helburu nagusia, enpresekin komunikatzeko beste bide bat sortzea da: enpresa berriei ezagutzera ematea, marka indartuz, gure irtenbide eta lan nabarmenenekin ideiak emanez, sektoreko esperientziak, albisteak eta gomendioak partekatuz, azken finean, bezero-enpresa noranzko biko komunikaziorako beste tresna bat izatea.

Gainera, sare sozialak gure webguneko blogaren argitalpenak partekatzeko bozgorailu bat dira, eta aldian-aldian elikatzen saiatzen gara.

Jarraian azalduko dizkizuegu zein sare sozialetan aurkituko gaituzun eta gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango duzun:

FACEBOOK ETXEKIT: Gure lehen sareetako bat izan zen, baina gaur egun Instagram lurrikarak pixkanaka jaten ari zaio.

TWITTER ETXEKIT: Batez ere, enpresek eta administrazioek beren sareetan partekatu dituzten soluzioekin edo lanekin loturiko komunikabideen estekak, loturak eta albisteak partekatzen ditugu.

INSTAGRAM ETXEKIT: Nobedadea Etxekiten Sare Sozial berria: aurten kanala estreinatuko dugu Instagramen. Sartu den azken sare sozialetako bat da, eta bertan proiektu bereziago batzuk partekatuko ditugu.

YOUTUBE ETXEKIT: Gure muntaia batzuen bideoak partekatzeko erabiltzen dugun espazioa.

LINKEDIN ETXEKIT: Nazioarterako begirada bat. Sare sozialik profesionalena, gure blogaren bozeramaile nagusia eta gure jarduerarekin zerikusia duten nazioarteko azken belaunaldiko proiektuen berri ematen dugun espazioa.

 

Oraindik ez badiguzu sare sozialetan jarraitzen, zeren zain zaude? Konektatu gurekin azken nobedadeen berri izateko.

Sare Sozialetan

Leer más

HORNIDURA-KRISIARI AURRE EGITEKO BILTEGIRATZE-IRTENBIDEAK

Prozesu logistikoa tresna estrategikoa da, eta aukera ematen die enpresa guztiei funtzionalak eta lehiakorrak izateko behar dituzten lehengaiak edo produktuak eraginkortasunez kudeatzeko.

Hornidura-katean, enpresa ekoizleek, banatzaileek eta produktuak merkaturatzen dituzten enpresek esku hartzen dute, eta guztien helburua da produktuak bezeroarengana iristea behar duen unean, tokian eta kopuruan, eta, betiere, ahalik eta kosturik txikienean. Horietako bakoitzak biltegi bat du gutxienez, produktuak eta lehengaiak ondo biltzeko.

Pandemiaren ondorioz, geldialdi handia izaten ari da hornikuntza-katean, eta mesfidantza sortzen ari da merkataritza globalari dagokionez. Fleten prezioen inflazioa, lehengai jakin batzuen eskasia (semikonduktoreak, esaterako), ekoizpenaren eta biltegiratzearen deslokalizazioa edo mugikortasun-murrizketak zuzenean eragiten ari dira sektore estrategiko askoren ekoizpenean.

barco canal suez

[Fuente: BBC]

Enpresa asko materialak pilatzen ari dira; batzuk egungo fabrikazioaren geldialdietan sor daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, eta beste batzuk berriz ekoizteko, esportatzeko, merkaturatzeko… ¿Baina erdizka geratu direnak? ¿Martxan edo fabrikatuta duten materialarekin zer egiten dute inportatu edo esportatu ezin badute?

Biltegiratutako materialak askotarikoak izan daitezke: lehengaiak, Work-In-Process, produktu bukatuak, hondakinak, erremintak, ordezko piezak, bulegoko materiala eta erregistroak, etab. Tamaina, ezaugarri propioak eta erreferentzien kantitatea ere alda daitezke.

Hau da, zalantzarik gabe, biltegiratzeko unerik onena, hainbat sektoretan: automobilgintzan, siderurgian, papergintzan, enbalajeetan, logistikan, eraikuntzan, elikaduran… Merkataritza elektronikoaren gorakadaren ondorioz, enpresa askok biltegiratzen hasi dira duten eskaera handi horri aurre egiteko.

Leer más

ESKOLETAN KARPAK JARTZEKO DIRU LAGUNTZAK

COV19k bultzatuta, eta ikastetxe askok ikasleen segurtasuna bermatzeko dituzten zailtasunak ikusirik, Eusko Jaurlaritzak udal ikastetxeetan karpak jartzeko diru lagunatza atera du.

carpa zaratamo

Egungo egoera berrian eta negua sartzearen ondorioz, ikastetxe askok ez dute espazio estali nahikorik COV19-ren kontingentzia-planean ezarritako bizikidetza-burbuilei eusteko.
Adibidez, euria egiten duen egunetan, haur askok ezin dute jolasaldiaz gozatu, ez dutelako leku estalirik, eta, ondorioz, leku itxietan eta barrualdeetan geratzen dira. Adituen arabera, horrek gure haurren garapen kognitibo eta fisiko egokian ondorioak izan ditzake.

Carpa Etxebarri Kukullaga

Horregatik, ikastetxeek erlojupean lan egin dute Eusko Jaurlaritzak UDALAGUNTZA 2020ren bidez ematen duen diru-laguntza eskatzeko. IGEn laguntza ezinbestekoa izan daga, horiei esker bizkortu ahal izan baitute estalki horietako batzuen instalazioak.

Carpa Elorrio

Karpak instalatuz, ikastetxeei aterpe berriez egokitzen gabiltza: jolaslekuak, jantokietarako txanda-itxaronaldiak, gurasoen itxaronaldiak eskoletatik irtetean, eskola-kirolak, eskolaz kanpoko kirolak…

Etxekit-ek, ekonomia zirkularraren eta 0 km-ko ildotik lan egiten dugularik, tokian-tokiko eta Euskadiko lurralde osoan ahalik eta irtenbide gehien bilatzen saiatzen ari da, ahalik eta profesionaltasunik handienarekin, zerbitzuaren azkartasunarekin eta kalitatearekin, nahiz eta eskaera ugari espero diren.

 

Leer más

KARPEN EBOLUZIOA ETXEKIT-EN

Aurreko blog sarreran, Etxekit-en 30 urte hauetan moduluek eta eraikuntza modularrak izandako eboluzioaz hitz egin genuen. Oraingo honetan, karpek gure historian eta gure enpresaren bizitzan izandako eboluzioaz hitz egingo dugu.

Karpen jatorria nahasia da, batzuek nomaden dendak, kanpin-denda edo zirkuen karpak hauen arbasoak direla diote.

XX. mendean, Ekitaldi Sozial, Ekitaldi Publiko, Azoka, Jaialdi, Jaietara, etb. hasiko dira.

Leer más