Etxekub Plug & Go

Etxekiten I+G+b lan taldeak, moldagarria, norberari egokitua eta elkarreragilea den alokairurako beste irtenbide bat garatu du: ETXEKUB PLUG & GO.

 

ETXEKIT buru izan duen proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren (HAZITEK) eta Europar Batasunaren (EGEF) finantzaketa jaso du. Tabira Berezi eta Tecnaliaren laguntza paregabea izan dugu.

ETXEKUB PLUG & GO: Kokapena ez da arazo. Guk daramagu, bertan teknikoen beharrik gabe eta muntaiarako denborarik gabe konektatu, zure mezua helarazi eta neurtu ahal diren datuak jaso zure etorkizunerako kanpaina berrien hobekuntzak kudeatu ahal izateko.
ETXEKUB PLUG & GO,  publizitate-agentzien,  komunikabide-agentzien, enpresetako marketin sailen eta erakunde publikoen, hedabideen… eskariei erantzutera zuzenduta dago, marketin digitaleko joera berrietara egokitua.
ETXEKIT merkatuaren beharrak asetzeko abangoardian egotea beti bilatuz, gure bezeroak eta beraien xede-audientzien arteko elkarrerangitzarako espazio eta teknologia desberdinak diseinatu ahal izango diren konponbide hau garatu du, beraien konpetentziaren kanpainen aldetik bereizteko lagunduz.
Honela gure bezeroei errentagarritasuna areagotzen eta bere publizitate-inbertsioaren datu-kudeaketan laguntzen diegu.
Bakarka zein bien artean, Etxekub eta Open Stand jendearentzat eragin handia duten ekitaldietarako irtenbideak dira; izan ere, oso ikusgarriak dira, bezeroaren beharren arabera pertsonaliza daitezke, eta bezeroaren sustapen- eta salmenta-kanpainei buruzko informazio oso erabilgarria eman dezakete; azken batean, marketin-tresna handia da.
Irtenbide honekin Street Marketing-aren, Display-en, Digital Signae Outdoor, Desing Thinking-aren, Digital Brands-en, Flash Mode-en, Erakustoki edukiontzien, Publizitate sustapen-en, Inboud Marketing-aren, Road Show-aren, Sarbide puntu-en, Informazio puntu-en, Marketing Digital-aren, Pop- Up Store-en, Azoken Stand-en, edo burura datorkizun beste ideiaren bati konponbidea ematen diogu, Ikus-entzunezko publizitate elkarreragileko mugarri berriak ebatziz.
Konbinazio desberdinen aukera gure “Open Stand”arekin barne, hiru altueratan jartzeko aukera, merkatuan aldi baterako espazio bakarrak sortuz.
Open Stand Revestido

Ezaugarriak

  • Elkarreragilea
  • LED Pantaila eta Bozgorailuak
  • Barnealde eta kanpoaldeak egokigarriak
  • Beirarekin, egurrezko estaldurarekin edota logotipo korporatiboarekin panelatu daitezkeen aldeak.
  • Plug & Go: Konektatu eta prest. Muntaiarako ordurik gabe.
  • Modulu gehiago atxikitzeko aukera, Open Stand barne.
  • 3 altueratan jartzeko aukera
  • Abiarazteko eta instalatzeko ez da beharrezkoa pertsona espezializaturik.

Ezagutu Etxekub, konponbide moldagarri, norberari egokitua eta elkarreragile berria