Plug&Go ekipoetarako edukiontziak

Etxekit-en 1990etik ari gara eraikuntza industrializatuaren sektorean. Esperientzia horrek gure ibilbide profesionala eta enpresariala bermatzen du.

Gure bezeroen ingeniaritza sailekin etengabeko lankidetzan, helburu bakar batekin: BERRIKUNTZA.

Etxekit ekipamendu industrialentzako edukiontzien (E-House) eraikuntzan eta instalazioan espezializatuta dago. Hau da, ekipo industrial, hidrauliko eta elektrikoak ostatatzeko PLUG, PLAY AND GO soluzio ezin hobea.

Eraikuntza aurrefabrikatu eta modularrak dira, edozein proiektutarako moldagarriak eta egokiak.

Gure instalazioetan, edukiontziak diseinatu, fabrikatu, mihiztatu eta egiaztatzen ditugu.

Ondoren, moduluak prestatzen ditugu garraiatzeko, eta, azkenik, in situ konektatzen eta martxan jartzen dira.

Soluzio honekin, gure bezeroek prozesu osoa estaltzen duten soluzioak lortzen dituzte, planifikatzen denetik ekipoak fabrikatu, instalatu eta probatu arte.

Neurrira egindako proiektua

Gure merkataritza taldeak gure bezeroei laguntzen die beren proiektuaren beharrak zehazten, ebaluatzen eta inplementatzen, eskatutako kalitateekin, dimentsioekin, diseinuarekin eta amaierekin.
Instalazioen diseinua.
Egiturazko kalkulua eta kalkulu mekanikoa.

Fabrikazio prozesua

Gure produkzio taldea egitura fabrikatzeaz (zoruak, itxiturak eta barneko instalazioak jartzea) eta instalazioak fabrikatzeaz (elektrizitatea, suteak detektatzea eta itzaltzea, klimatizazioa…) eta ekipoak integratzeaz arduratzen da.

Exekuzio eta kalitate kontrola

Gure talde teknikoak tailerreko fabrikazioaren kalitate kontrola gainbegiratzen du, bezeroaren zehaztapenen eta ISO 9001 eta 14001 arauen barne prozeduren arabera.

Kostuen kontrola

Hainbat aukera eskuragarri.
Aldakortasuna.
Entregatzeko denbora nabarmen murriztea.
Muntatutako eta egiaztatutako ekipoekin garraiatzeko aukera.
Birkokatzeko aukera.
Izaera jasangarria.

Hainbat aukera eskuragarri

Suaren aurkako babesak (Pasiboa: REI, sektorizazioa… Aktiboa: suteak detektatzea eta itzaltzea).
Hormigoizko lurzorua edo lurzoru teknikoa.
Metalezko egitura.
Isolamendu termikoa.
Ekipoen sarbidea (ateak edo sabai desmuntagarria)
Fatxada desmuntagarriak.

Sartzeko prest

Gure produkzio taldea fabrikazioaz, muntaketaz eta bidalketarako prest jartzeaz arduratzen da. Karga, garraioa eta entrega azken kokapenean eskaintzen dizkizugu.

Soluzioak eman dira honako hauetan:

  • Hainbat arlotan:Energia berriztagarrien plantak, ziklo konbinatuko plantak, transformazio zentroak, energia berreskuratzea, araztegiak, azpiestazio elektrikoak, industria plantak, meatzaritza, etab.
  • Hainbat produktu:: Azpiestazio elektriko modularrak, areto elektrikoak, aginte eta kontrol gelak, galdara gelak, araztegi mugikorrak, larrialdi moduluak.
Sistema aldakorra da, bezeroaren beharren neurrira diseinatua, zimendu errazekin eta ekipoak integratzeko aukerarekin.
Ikusi soluzioak

Esperientzia, konpromisoa eta zure proiektuen zerbitzura egokitzeko gaitasuna