Karpen eta nabe desmuntagarrien instalazioa gidatuko duen arautegi tekniko europarra hurrengoa izango da: UNE-EN 13782 araua “Denbora baterako egiturak – karpak. Segurtasuna” eta UNE-EN 15619 araua “Ehunak, karpetarako PVC-a”. Etxekit-en karpa eta nabe desmuntagarriek aipatutako arauak betetzen dituzte.
Gb presio dinamikoa izanda, estatu espainarreko edozein tokitan balio sinplifikatu gisa gb = 0,5 kN/m2 (100 km/ordura baliokideak) arau orokortzat hartu daiteke.
Nahiz eraikuntza tradizionaletarako baliagarria izan, balio hauek, ez dira nahiko karpen eta nabe desmuntagarrien erresistentzi mugak ezartzerakoan. Gure nabe desmuntagarriek haize kargekin Zerbitzuaren Egoera ziurtatzen dute, tamainak gora egiterakoan arabera handitzen dena:
> 10 m-ko zabalera duten arkupeentzat edo 8 m-tarainoko gailur altuera dutenentzat, qb = 0,5 KN/m2-ekin (100 km/ordura baliokideak) kalkulatu dira.
≥ 25 m-ko zabalera duten arkupeentzat edo ≥ 8 m-ko gailur altuera dutenentzat, qb = 0,8 KN/m2-ekin (130 km/ordura baliokideak) kalkulatu dira.
Oso txikiak diren karpentzat, 10 m-rainoko zabalerako arkupeekin edo 5 m-tako altuera duten gailurrentzat, 80 km/orduko ziurtatzen ditugu. Egitura hauetarako, europear arautegiek qb = 0,3 kN/m2-a eskatzen dute, 80 km/ordura baliokideak.
Hain zorrotzak ez diren beste araudi batzuk, CTS (karpak, dendak eta egitura ibiltariak) frantsesa esate baterako, haize zamen erresistentzia mugatzen dute, edozein izanda bere tamaina, 0,5 kN/m²-ra, 100km/orduko zama puntualara baliokideak.
Komertzializatzen ditugun nabe eta egitura desmuntagarriek, zerbitzuen estatu mugatu baterako taxutu dira eta ez azken zerbitzuen egoerarako (egituren kolapsoari lotutakoak). Horregatik, segurtasun plus garrantzitsu bat daukate, estatu espainarreko negu garaiko klimatologia eolikoaren errealitateari aurre egin ahal izateko.