Etxekit, neurrira egindako soluzio modularrak

Etxekit-en 1990tik eraikuntza modularren eta desmuntagarriak diren egituren aukera zabal baten alokairu eta salmentaren eskaintzan lan egiten dugu.

Urte guzti hauetan, gure bezeroek proposatu dizkiegun “arkitektura iragankorraren” soluzioetan konfidatu dute, denboraldi baterako guneen arazoen aurka alokairuak aukeratuz, eskaintzen duten aldakortasun eta funtzionaltasunagatik.

Etxekit-ek soluzioen diseinu eta ekoizpenaren garapenean berezitutako saila dauka. Hori dela eta, eskaintzen dizkizugun soluzioak beti berritzaileak eta zure beharretara egokitutakoak dira.

Jarduera guztietako sektoreetara bideratuta gaude: industriara, zerbitzuetara, hezkuntzara, erainkuntza eta azpiegiturara, ekitaldi eta aisialdira egokitutako soluzio desberdinekin.

Denbora baterako eta eramangarriak diren guneak sortzen ditugu, egokitutako diseinuekin

Berezko azpiegitura, langile eta instalazioak ditugu
  • Gure azpiegitura eta produktu guztiek ekoizpen ingeniaritza eta diseinu berritzailea daukate, ezarritako arauekin bat datozen homologazio kontrolen beharrak gaindituz. Gainera, egitura-sendotasun eta egonkortasun mekanikoaren ziurtagiria daukatela bermatu dezakegu.
  • Gure talde kideek, prestakuntza tekniko handia izateaz gain, larrialdien prebentzioan ere trebatuak daude. Egitura mugikorren muntaian titulazio espezifikoa daukagu, egiaztapenean aitortutako erakunde europarrez irakatsia. Honek gure egituren eta haien eskuratze eta muntai zuzenaren segurtasun ziurtagiriak igortzeko ahalmena ematen digu.

Etxekit-ek Bizkaiko egoitzan 20.000 m2 baino gehiagoko azalera duten instalazioak ditu, Araban eta Madrilen dituen instalazio logistikoetaz gain

Etxekit-en mota guztietako erabilerentzako guneen alokairu edo salmenta soluzioak eskaintzen dizkizugu:

Altzariak, komun-instalazioak, haize egokitua, zerbitzuak, telekomunikazioak… dituzten multzo modularrak.

Obren, biltegien, nabeen, zaintze-etxolen, edukiontzien, aldagelen, jantokien, bulegoen, komunen, itxituren, hesien eta abarrentzako instalazioak.

Hezkuntza eta Osasuna

Estalitako patio, arkupe eta eskailerak, ikasketa eta olgeta gelak, jantokiak, gimnasioak, dutxa eramangarriak, laborategiak, itxaron-gelak, maldak…

Kontrol-kabinak, denbora baterako ospitaleak, sorospen-postuak, polizia-etxeak, behin-behineko kanpamentuak, itxiturak eta hesiak…

Karpak, agertokia, multzo modularrak, plataformak, harmailak, hesiak, altzariak, komun eramangarriak, soinu eta argi ekipamenduak, catering-a….

Aurrefabrikatutako moduluetatik etxebitzak diseinatzen ditugu, zure nahietara egokituta, bukaera eta kalitate anitzekin.

Instalaciones en tiempo record en Etxekit

Azkarrak

Industrializatutako prozesuei eta entrega-epe erangikor bati esker, denboraldi baterako soluzioak denbora errekorrean eskaintzen ditugu.

Soluciones flexibles en Etxekit

Moldatzen gara

%100-ean berreskuragarriak, eramangarriak eta hedagarriak diren soluzioak, tokia eta inbertsioa arrazionalizatu ahal izateko.

Soluciones económicas en Etxekit

Merkeak

Soluzio eta material alternatiboen bilaketa etengabeak gure proiektuen prezio edo epe-desbiratzeak saihesteko bermea ematen digu.

Seguros homologados en Etxekit

Ziurrak

Homologatutako sistemak eskaintzen ditugu, eta erabilera desberdinen araberako arautegiarekin haien onespena egiaztatzen dugu.

Uso de materiales sostenibles en Etxekit

Iraunkorrak

Birziklagarriak diren materialen erabileraz eta ingurumenarekin adeitsua den ekoizpenaren bidez, energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzak eskaintzen ditugu. Guzti hau, obretan hondakin gutxiago sortzen dituen kontrolatutako ekoizpen prozesu bati esker.

Repuesto en Etxekit

Erabilera berriak

Gure produktuen material maiztasunez ordezkatzen ditugu, haien kalitatea gure barne-kontrol zorrotzen parean egoteko. Horregatik, hauek gure aukeren sailean erostea ideia bikaina izango da, erabilera berriak eman ahal izateko.

Esperientzia, konpromisoa eta moldaketa zure proiektuen zerbitzura