Etxekit-ek 30 urte betetzen ditu eta egoera hau baliatu nahi dugu gure hasiera birpasatu eta eraikuntza modularraren bilakaera aztertzeko.

Hasieran gurpildun modulu, zapai konkortu eta material arruntekin hasi ginen.

Foto Inicios Etxekit

Denboraren poderioz, modulu hauek hobetzen joan ziren.

Fotos módulos Etxekit doble altura

Gaur egun, gure estruktura modularrak hiru solairutako eraikuntzak sortzeko aukera ematen digute, estruktura, estaldura eta fatxadari dagokion  EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) araudia betez.

Módulos Progeco a tres alturas

Gure azpiegitura guztiak isolatuak daude eta pertsonalizatuak izan daitezke. Eraikuntza tradizional baten moduan, orain barruko eta kanpoko estaldurak, klimatizazioa, arotzeria, ekipamendu sanitarioak, sareen instalazioa, etb… aldatzen ditugu.

Módulos revestimientos

Iraganean, moduluen erabilpena obretara zuzendua zegoen.

Módulos de obras

Gaur egun, obretara zuzenduak badaude ere, industriara zein gizarte erabilpenera bideratuak daude, adibidez: Bulego iraukorrak, Ospitaleak, Egoitzak, Atseden leku, Komunentzako moduluak, Kalitare moduluak, Segurtasunerako kabinak, Turismo bulegoak, Liburutegiak, Haurtzaindegiak, Eskolak…

 

Etxekit Módulos Revestimiento

Interior Módulos Etxekit

Gure lanean, segurtasuna ere nahitaezko osagaia da. Denborarekin, lan egiteko erak ere aldatzen joan dira.

Gogoratzen duzu iraganean nolako segurtasun neurrekin egiten genuen lan? Jada ez du balio arriskuarekin lan egitea, langilea gure empresako oinarrizko atal bat da.

Laneko giro zein prebentsiorako ere, beharrezkoak dira atseden zein relax lekuak. Gure modulak atonduz espasio horiek erosoagoak egin ditugu.

 

Módulos Área descanso

Baina Etxekiten ez gara atzean geratzen, etengabe ikasten eta eboluzionatzen ari gara, eta gure I+G taldearen bitartez erabilera desberdinerako modulu berriak garatzen ditugu. Horrela, Etxekit-eko moduluak, aipatutako erabileretarako erabiltzeaz gain, marketin-kanpainetarako, sarreren salmentarako, ikus-entzunezko edukien emisiorako, publizitate-kanpainetarako… egokitu dira, modulu horietako bakoitzak, gainera, berezko nortasuna jasoz, adibidez, Open Stand eta Etxekub -a bezala.

 

Etxekub Open Stand Etxekit

Nola ikusten dugu etorkizuna?

Ez dugu aukera hau galdu nahi gure bezero eta hornitzaileei eskarrak eman gabe ustea, abanguardian egon eta zerbitzurik onena emateko eraberritzen jarraituko dugu

Eta zu, nola ikusten zinen duela 30 urte?

Etxekiten gure ibilbidea hemen hasi genuen…

Inicio de Etxekit

…Eta orain hemen gaude.

Entrada Oficina Etxekit

Adibide bezala, gure instalazio propioetan azken urteetan izan dugun eraldaketa erakusten dizuegu:

Etxekit Oficinas

Vestuarios Etxekit

Lanean hasiko gara, urte hauetan biltegiratze eta ekitaldietarako egituretan izan dugun bilakaera aztertzeko.

Ez galdu gure blog-eko hurrengo gaia !