COV19k bultzatuta, eta ikastetxe askok ikasleen segurtasuna bermatzeko dituzten zailtasunak ikusirik, Eusko Jaurlaritzak udal ikastetxeetan karpak jartzeko diru lagunatza atera du.

carpa zaratamo

Egungo egoera berrian eta negua sartzearen ondorioz, ikastetxe askok ez dute espazio estali nahikorik COV19-ren kontingentzia-planean ezarritako bizikidetza-burbuilei eusteko.
Adibidez, euria egiten duen egunetan, haur askok ezin dute jolasaldiaz gozatu, ez dutelako leku estalirik, eta, ondorioz, leku itxietan eta barrualdeetan geratzen dira. Adituen arabera, horrek gure haurren garapen kognitibo eta fisiko egokian ondorioak izan ditzake.

Carpa Etxebarri Kukullaga

Horregatik, ikastetxeek erlojupean lan egin dute Eusko Jaurlaritzak UDALAGUNTZA 2020ren bidez ematen duen diru-laguntza eskatzeko. IGEn laguntza ezinbestekoa izan daga, horiei esker bizkortu ahal izan baitute estalki horietako batzuen instalazioak.

Carpa Elorrio

Karpak instalatuz, ikastetxeei aterpe berriez egokitzen gabiltza: jolaslekuak, jantokietarako txanda-itxaronaldiak, gurasoen itxaronaldiak eskoletatik irtetean, eskola-kirolak, eskolaz kanpoko kirolak…

Etxekit-ek, ekonomia zirkularraren eta 0 km-ko ildotik lan egiten dugularik, tokian-tokiko eta Euskadiko lurralde osoan ahalik eta irtenbide gehien bilatzen saiatzen ari da, ahalik eta profesionaltasunik handienarekin, zerbitzuaren azkartasunarekin eta kalitatearekin, nahiz eta eskaera ugari espero diren.