Archives for Albiste

Ikasgelarako moduluak

Aldi baterako irtenbideak enpresen inbertsioen garestitzearen aurrean

Gaur egungo inflazio-egoera dela eta, EBZk esku hartu behar  izan du interes-tasa ofizialak igotzeko(AEBko Erreserba Federalak gaurko egunez jada bostgarren aldiz igo ditu). Horren ondorioz, finantzaketa-kostua handitu egin da. Azken finean, enpresei eta partikularrei emandako maileguen interes-tasak garestiagoak dira. Kredituaren ikuspegitik, aurreikuspenak ez dira batere positiboak.

Enpresa batzuk inbertsio-erabakiak atzeratzen ari dira, instalazioak handitzeko edo hobetzeko beharra izanda ere, inbertsio horiek finantzatzeko zailtasunak dituztelakoan atzera botatzen dira.

Prezioak eta egoera ekonomikoa egonkortu arte, aldi baterako erabaki bat izan daiteke epe laburrera (2 edo 3 urte) egitura desmuntagarriak alokatzea, Etxeitek eskaintzen dituenak bezalakoak, egungo beharrizan horiei aldi baterako erantzuteko.

Horrela izanik, hainbat irtenbide eman ditzakegu, hala nola:

Biltegiak edo aldi baterako pabiloiak

Egitura horiei esker, inbertsio handirik egin gabe, estalitako eremuak handitu ditzakegu; egun gutxiren buruan, biltegirako edo lan-eremu berrirako egokitutako gune berri horretaz gozatzeko aukera izanik.Biltegirako karpa

Bulegoak eta aldagelak handitzea

Gerta daiteke behar jakin batengatik edo lan-taldea handitzeagatik bulegoak eta/edo aldagelak berregituratu behar izatea; gure moduluen bidez bulego-gune edo eraikin berriak gaitzen ditugu egun edo aste gutxitan.

Bulego aldagela modularrak

Sarbiderako moduluak

Ibilgailuena zein langileena sarbide-kontrola, ezinbestekoa da enpresa batzuetan. Moduluei esker, espazio hori leku bakoitzerako behar diren ezaugarrietara egokitu dezakegu.

SARBIDE KONTROLERAKO MODULUAK

Prestakuntza-gelak, eskolak, haurtzaindegiak

Bai instalazioak birgaitu edo handitzeagatik, bai gure enpresan prestakuntza eman nahi dugulako, erosotasun guztieez osaturiko moduluekin prestakuntza-gela berriak gaitu ditzakegu.

Ikasgelarako moduluak

Aurreko irtenbideren bati dagokionez lagundu ahal dizugula uste baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

 

Leer más

ELEKTRITRIZITATE KARGA-ESTAZIORAKO IONITY MODULUA

Ibilgailu elektriko edo hibridoek dakarten garraioen aro berriarekin, ibilgailu hauek elektrizitatez elikatzeko azpiegiturez hornitzeko beharra sortzen da.

Ionity automobil-ekoizle nagusiek (BMW Group, Daimler, Ford Motor Company, Volkswagen Taldea eta Hyundai-Kia) osatutako enpresa-partzuergo bat da, eta Europako auto elektrikoak kargatzeko sare azkar eta publiko garrantzitsuena sortzeko helburuarekin sortu zena.

Ormazabal gure bezeroak irtenbide berritzaileekin oso modu aktiboan parte hartzen du distantzia luzeko bidaien elektrifikazioan. Karga-estazio ultra-azkar baterako goi-tentsioko banaketa-sarerako zuzeneko konexioa diseinatu eta hornitzen dutelarik.

Etxekit-ek Ormazabalekin elkarlanean aritu den proiektuan,  Salamankako Martin de Yeltes herrian jarritako karga-estazioan, @IONITY GmbH estazio horren modulo desmuntagarria egin dugu.

Gure bezeroaren eskutik, mutaketa-prozesua ikusten den honako bideo hau usten dizuegu:

Jatorrizko bideoa hemen ikusgai

400 karga-estazio erabilgarri daude jada Europan; estazio bakoitzak 6-12 karga-puntu ditu guztira, hau da, 1.582 puntu zabalik daude merkatuko auto elektrikoen modelo guztientzat.

Espainian 15 dira martxan dauden geltokiak, eta beste 4 eraikitzen ari dira oraindik; esaterako, Etxekitek Salamancako San Martin de Yeltesen parte hartu duen proiektua.

Etxekit motako modulua, Ionity Alemaniako karga azkarrean

Etxekit motako modulua Ionity Alemaniako karga azkarrean Iturria: www.hibridosyelectricos.com

Horrelako beste moduluei buruzko informazio gehiago esteka honetan: https://www.etxekit.com/contenedores-para-equipos-plug-go/

Leer más

3 SOLAIRUKO ERAIKIN MODULARRA (I)

Oraingo honetan, eraikin modularraren beste adibide bat aurkeztuko dizuegu.

Proiektua 3 solairuko eraikin batean datza, aldagela, jantoki, prestakuntza-gela eta bulegoetarako.

Bezeroak presazko espazio bat prestatu behar zuen; beharrak aztertu eta proiektua onartu ondoren, martxan jarriko gara, aste gutxi barru amaituta egon dadin.

Ezaugarriak:

Azalera eraikia: 540 m2.
Isolamendua lurzoruan, estalkian eta hormetan.
Climalit leiho kulunkariak pertsianarekin.
Barruko altuera: 2,50 m libre.
Klimatizazioa.
Led argiztapena.
Kabina fenolikoak hezeguneetan.

Abantailak:

Azkartasuna: Instalazio osoa gure instalazioetan egiten da, eta, horri esker, aste gutxitan eraikin modularra erabil dezakegu.
Handitu daiteke: Instalazioak edozein unetan handitu ditzakegu, behar berrietara egokituz.
Mugikorra: Sistema modularrak zerbait ahalbidetzen badigu, edozein unetan moduluen kokapena aldatu ahal izatea da.
Jasangarria: Hondakinen eta isurien sorrera minimizatzen duten egitura guztiz berrerabilgarriak.
Sendotasuna: Estalki eta fatxadetarako EKTak betetzeko kalkulatuta, egiturak 3 altueraraino pilatzeko prestatuta daude.
Pertsonalizagarria: Moduluak eskura dagoen espaziora egokitzen dira, neurrira fabrikatu daitezke eta kanpoaldeetarako zein barrualdeetarako, hainbat akabera dituzte.

Leer más

KARPEN EBOLUZIOA ETXEKIT-EN

Aurreko blog sarreran, Etxekit-en 30 urte hauetan moduluek eta eraikuntza modularrak izandako eboluzioaz hitz egin genuen. Oraingo honetan, karpek gure historian eta gure enpresaren bizitzan izandako eboluzioaz hitz egingo dugu.

Karpen jatorria nahasia da, batzuek nomaden dendak, kanpin-denda edo zirkuen karpak hauen arbasoak direla diote.

XX. mendean, Ekitaldi Sozial, Ekitaldi Publiko, Azoka, Jaialdi, Jaietara, etb. hasiko dira.

Leer más