almacén

PREFABRIKATUTAKO ERAIKUNTZA. BERRIKUNTZA ETA ERAGINKORTASUNA EUSKAL INDUSTRIA KIMIKOAN

Euskal industria kimikoak hazkunde esanguratsua izan du azken hilabeteetan, eta eskualdeko sektore garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Testuinguru horretan, modulu aurrefabrikatuen erabilera gero eta geihago zabalduz doa, instalazio kimikoen eraikuntzan eraginkortasunari, azkartasunari eta malgutasunari dagokienez onura ugari eskainiz. Blogeko sarrera honetan, modulu aurrefabrikatuek euskal industria kimikoaren berrikuntza eta lehiakortasuna nola bultzatzen ari diren aztertuko dugu.

Bizkortasuna eraikuntzan

Aurrefabrikatutako moduluen onura nagusietako bat instalazio horien eraikuntza-prozesua bizkortzeko gaitasuna da. Modulu horiek fabrikan eraikitzen dira, modu kontrolatu eta eraginkorrean; paraleloan, berriz, lurra prestatzen da eta beharrezkoak izanez gero obra zibilak egiten dira. Horri esker, epeak nabarmen murrizten dira, eta horrek, aldi berean, lantegiak azkarrago martxan jartzea dakar. Eraikuntza-denborak murrizteak kostuak aurreztea ez ezik, merkatuan goizago sartzeko eta merkataritza-aukerak baliatzeko aukera ere badakar.

Industria kimiko eta farmazeutikoaren modulua Etxekit Bizkaia Gipuzkoa, Araba
Malgutasuna eta eskalagarritasuna

Industria oso dinamikoa da, eta instalazio malguak eta eskariaren aldaketetara edo prozesu eta teknologia berrietara egokitzeko modukoak behar ditu. Modulu aurrefabrikatuek malgutasun hori eskaintzen dute, solairu horien eraikuntza modularra ahalbidetzen baitute. Modulu horiek independenteak dira eta malgutasunez mihiztatu daitezke, eta horrek birkokatzea edo zabaltzea errazten du, beharrezkoa izanez gero. Gainera, modulu estandarrak eta modularrak fabrikatzeko aukerak eskalagarritasun handiagoa ahalbidetzen du, produkzio-beharretara egokituz eta enpresen hazkunde iraunkorra ahalbidetuz.

 

Industria kimiko eta farmazeutikoaren modulua Etxekit Bizkaia Gipuzkoa, Araba

Baliabideen optimizazioa

Kimika-industriako baliabideen erabilera eraginkorragoa izan dadin ere modulu aurrefabrikatuek laguntzen dezakate. Lategiko baldintza kontrolatuetan fabrikatzen direnez, hondakinak saihesten dira eta materialen eta energiaren erabilera optimizatzen da. Gainera, modularrak direnez, baliabideak hobeto planifikatzea eta koordinatzea ahalbidetzen dute, lanak berregitea dakarten akatsen arriskua minimizatuz. Horrek, kostuak murrizteaz gain, ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiten du, eta hori funtsezkoa da jasangarritasuna gero eta gehiago bilatzen duen sektore batean.

Berrikuntza eta teknologia

Modulu aurrefabrikatuek abantailak eskaintzen dituzte eraginkortasunari eta malgutasunari dagokienez, eta, horrez gain, berrikuntza bultzatzen dute euskal industria kimikoan. Modulu estandarizatuak erabiltzean, prozesu kimikoetan teknologia aurreratuak ezartzea errazten da. Automatizazio-sistemak, kalitate-kontrola, denbora errealeko monitorizazioa eta beste teknologia abangoardista batzuk integratzeko diseinatu daitezke moduluak. Berrikuntza-gaitasun horrek konponbide berritzaile eta oso lagungarrien garapena bizkortzen du industrian, bereziki kimikan.

Zure enpresan irtenbide berritzaileak ezarri nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Leer más

KARPAK: ERABILPEN ETA ONURAK

Karpak era guztietako enpresen eta sektoreen arazoak eta beharrak konpontzeko irtenbide moldakor eta eraginkor gisa aurkezten dira. Aukera hori gero eta lagungarriagoa da, desmuntagarria eta birkokatzako gaitasun eta instalazio-prozesuaren azkartasunagatik. Alegia, instalazio hauei eman dakizkiekeen erabilerak goraka doaz, horregatik irtenbide erabilgarri bat bihurtzen hari da.

Industrian, ohikoa da aire zabalean degradatzen diren materialak biltegiratzeko espazio estalirik ez egotea. Hala ere, arazo hori Etxekiteko karpa desmuntagarriak instalatuz konpon daiteke. Gainera, tenperatura-aldaketekiko eta hezetasunarekiko sentikorrak diren materialak kontserbatzerakoan presurizatutako estalkien aukerak babes handiagoa eskaintzen digu. Metalaren, egurraren eta hondakinen kudeaketa enpresak Etxekiten ohiko bezeroak dira.

Carpa almacén materiales, almacén madera, almacén bobinas, aluminio, Gestión de residuos

Hondakinak eta lehengaiak behar bezala mantentzeko estali egin behar diren ohiko elementuak dira; hala ere, eremu babestu baten beharra sektore guztietako enpresek dute. Automobil-konpainiek, kotxe desegiteek eta industria-horniduretako enpresa handiek, askotan, irtenbide horiek erabiltzen dituzte beren materiala leku seguruan gordetzeko, produktuak degradatu ditzaketen eguraldi txarretik urrun.

Carpa industrial automoción, carpa puerto, carpa almacén productor terminado

 

Karpek ez dute material delikatua biltegiratzeko edo estaltzeko bakarrik balio. Erabilera horiez gain, askok irtenbide desmuntagarriak aukeratzen dituzte beren produktuak erakusteko zein mantentze- eta ekoizpen-prozesuak egiteko.

Carpa exposición, carpa museo, carpa proceso producción

Era berean, karpa desmuntagarriak irtenbide egokia dira lantokian bertan atsedenguneak sortzeko, mantentze-lan, ekitaldien edo biltzarren garaian. Horrela, ez da obrarik edo inbertsio handirik egin behar. Gainera, karpak ondasun higigarrien kategorian sartzen dira, eta, beraz, espazioak handitu nahi badira, beti eskura dauden aukerak dira .

Carpa áreas de descanso, carpa comedor

Industriatik kanpo, karpek erabilera eta onura ugari dituzte. Horrek ezin hobeak egiten ditu urtaroko beharrizanak asetzeko, hala nola, haur-parke bat edo euri-sasoian kirol-espazio bat babestea. Kirol-zentroek, parke publikoek eta ikastetxeek askotan irtenbide desmuntagarrien alde egiten dute.

Carpa para cubrir espacios de juego de niños, carpa para campos de fulbito, carpas escolares

Ospea lortzea bada gure helburua egitura desmuntagarriekin egindako erakusketak eta azokak aukera bikaina dira.

Carpas para Feria Ganadera, comida popular, Carpa Feria Navidad

Azken batean, karpa desmuntagarriak behar ugari eta oso desberdinen irtenbidea dira. Nahikoa da erabilera desberdinen ezagutza izatea zure enpresaren beharrei aldi baterako konponbide eraginkor eta gogobetegarria emateko. Etxekiten, neurrira egindako zerbitzu baten bidez eta kalitatezko konponbideekin enpresa gisa dituzun beharrak betetzen laguntzen dizugu.

Jarri gurekin harremanetan eta azken berrien informazioa izateko.

Leer más

KARPEN EBOLUZIOA ETXEKIT-EN

Aurreko blog sarreran, Etxekit-en 30 urte hauetan moduluek eta eraikuntza modularrak izandako eboluzioaz hitz egin genuen. Oraingo honetan, karpek gure historian eta gure enpresaren bizitzan izandako eboluzioaz hitz egingo dugu.

Karpen jatorria nahasia da, batzuek nomaden dendak, kanpin-denda edo zirkuen karpak hauen arbasoak direla diote.

XX. mendean, Ekitaldi Sozial, Ekitaldi Publiko, Azoka, Jaialdi, Jaietara, etb. hasiko dira.

Leer más