Karpak era guztietako enpresen eta sektoreen arazoak eta beharrak konpontzeko irtenbide moldakor eta eraginkor gisa aurkezten dira. Aukera hori gero eta lagungarriagoa da, desmuntagarria eta birkokatzako gaitasun eta instalazio-prozesuaren azkartasunagatik. Alegia, instalazio hauei eman dakizkiekeen erabilerak goraka doaz, horregatik irtenbide erabilgarri bat bihurtzen hari da.

Industrian, ohikoa da aire zabalean degradatzen diren materialak biltegiratzeko espazio estalirik ez egotea. Hala ere, arazo hori Etxekiteko karpa desmuntagarriak instalatuz konpon daiteke. Gainera, tenperatura-aldaketekiko eta hezetasunarekiko sentikorrak diren materialak kontserbatzerakoan presurizatutako estalkien aukerak babes handiagoa eskaintzen digu. Metalaren, egurraren eta hondakinen kudeaketa enpresak Etxekiten ohiko bezeroak dira.

Carpa almacén materiales, almacén madera, almacén bobinas, aluminio, Gestión de residuos

Hondakinak eta lehengaiak behar bezala mantentzeko estali egin behar diren ohiko elementuak dira; hala ere, eremu babestu baten beharra sektore guztietako enpresek dute. Automobil-konpainiek, kotxe desegiteek eta industria-horniduretako enpresa handiek, askotan, irtenbide horiek erabiltzen dituzte beren materiala leku seguruan gordetzeko, produktuak degradatu ditzaketen eguraldi txarretik urrun.

Carpa industrial automoción, carpa puerto, carpa almacén productor terminado

 

Karpek ez dute material delikatua biltegiratzeko edo estaltzeko bakarrik balio. Erabilera horiez gain, askok irtenbide desmuntagarriak aukeratzen dituzte beren produktuak erakusteko zein mantentze- eta ekoizpen-prozesuak egiteko.

Carpa exposición, carpa museo, carpa proceso producción

Era berean, karpa desmuntagarriak irtenbide egokia dira lantokian bertan atsedenguneak sortzeko, mantentze-lan, ekitaldien edo biltzarren garaian. Horrela, ez da obrarik edo inbertsio handirik egin behar. Gainera, karpak ondasun higigarrien kategorian sartzen dira, eta, beraz, espazioak handitu nahi badira, beti eskura dauden aukerak dira .

Carpa áreas de descanso, carpa comedor

Industriatik kanpo, karpek erabilera eta onura ugari dituzte. Horrek ezin hobeak egiten ditu urtaroko beharrizanak asetzeko, hala nola, haur-parke bat edo euri-sasoian kirol-espazio bat babestea. Kirol-zentroek, parke publikoek eta ikastetxeek askotan irtenbide desmuntagarrien alde egiten dute.

Carpa para cubrir espacios de juego de niños, carpa para campos de fulbito, carpas escolares

Ospea lortzea bada gure helburua egitura desmuntagarriekin egindako erakusketak eta azokak aukera bikaina dira.

Carpas para Feria Ganadera, comida popular, Carpa Feria Navidad

Azken batean, karpa desmuntagarriak behar ugari eta oso desberdinen irtenbidea dira. Nahikoa da erabilera desberdinen ezagutza izatea zure enpresaren beharrei aldi baterako konponbide eraginkor eta gogobetegarria emateko. Etxekiten, neurrira egindako zerbitzu baten bidez eta kalitatezko konponbideekin enpresa gisa dituzun beharrak betetzen laguntzen dizugu.

Jarri gurekin harremanetan eta azken berrien informazioa izateko.