Atzo inauguratu zen Sociedad Deportiva Amorebietaren kirol modularraren instalazio berria. Egitura hau, bi solairuko multzo modularra da, beheko solairua gimnasio eta goiko solaira fisioterapia-gela batean bihurtuta. Hasiera berri bat kirol-errendimenduaren ikuspegitik, beheko mailen eta lehen taldearen egokitzapena hobetzeko.

Azpiegitura honek, bai goiko solairuan zein beheko solairuan, elkarri atxikitako moduluez osaturik dago, goiko solairura sartzeko eskailera bat duelarik. Kanpoko fatxada egurrezko imitazio-lamaz estalita dago. Egiturak guztira 135 metro karratu ditu (90 behekoa eta 45 goikoa). Barrualdea guztiz egokituta dago kirola probak egiteko. Aurkezpen horretan, SDAko zuzendariak, GO Fit taldeko kideak, erakunde publikoetako ordezkariak eta Etxekiteko gure kideak bildu ziren. Jokalariak eta talde teknikoa ere bertaratu ziren, instalazioaren azken erabiltzaileak direnak.

Etxekit elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Sociedad Deportiva Amorebieta proiektu hau garatzeko gugan jarri duen konfiantzagatik; taldearentzat onena opa diegu, baita instalazio hauek aurreikusitako helburuak indartzeko eta lortzeko balio izatea ere.

Nuevas instalaciones deportivas

Amorebietako kirol instalazio berrien argazkiak

#aupaAZULES !!

Hainbat komunikabidetan agertu izan da albistea:

SD Amorebieta: https://sdamorebieta.eus/eu/sda-k-gimnasio-bat-jarri-du-txolonen/

AS: https://as.com/futbol/2022/05/26/segunda/1653580808_397674.html

El correo: https://www.elcorreo.com/deportes/futbol/liga-segunda/amorebieta-inaugura-gimnasio-gofit-20220526161256-nt.html   

Dot: https://dotkirolak.eus/el-amorebieta-instala-un-gimnasio-en-txolon/

Amorebieta.com: https://amorebieta.com/la-sda-inaugura-un-gimnasio-en-txolon/

Onda Vasca: https://www.ondavasca.com/guruzeta-quiero-ser-el-delantero-del-athletic-esa-es-mi-mayor-ilusion/

Msn: https://www.msn.com/es-es/deportes/futbol/el-amorebieta-se-refuerza-con-un-gimnasio-en-el-coraz%C3%B3n-del-club/ar-AAXL8Wt

SD AMOREBIETA-KO BIDEOA: